107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

172E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Óscar Goñi Viguria jauna, Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoko burua, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Óscar Goñi Viguria jauna, Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoko burua, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuan, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2024ko maiatzaren 10ean izanen du burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2407596