107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatzen dituena.

Nafarroako LGTBI+ Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emailea da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia, eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuan arautuak daude.

Nafarroako LGTB+ Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dituen martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluan adierazten da kontseiluko burua LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialeko politiketan eskuduna den departamentuko titularra izanen dela, eta kontseiluko lehen buruordea, berriz, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskumena duen erakundearen zuzendari kudeatzaile titularra. Adierazten da, orobat, ezen kontseilua osatzen duten pertsonak eta haien ordezkoak izendatzeko eta kargutik kentzeko ahalmena, bere karguagatik izendatzen direnak izan ezik, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskumena duen departamentuko titularrari dagokiola.

Bestalde, arau beraren 7. artikuluak adierazten du ezen kontseiluko buruak, lehen buruordeak eta, beren kargua dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzen direnek kontseiluan jarraituko dutela harik eta kasuan kasuko karguan segitzen duten arte. Bigarren buruordeari eta kontseilukide direnei dagokienez, lau urterako izendatuko direla ezartzen du, beren karguagatik edo beren postuagatik kide direnak izan ezik.

Azkenik, 7. artikuluak xedatzen du kargualdia bukatzeaz bestelako arrazoiren batengatik kontseilukideen artean sortzen diren hutsuneak kasuan kasuko ordezkoak beteko dituela, eta horren kargualdia bukatuko dela, betiere, gainerako kideena bukatzearekin batera.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 6an emandako 25/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatu ziren. Gero, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 62/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan honako hauen ordezkari gisa arituko ziren pertsonak izendatu ziren: Foru Komunitateko Administrazioko departamentuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako gazteria.

Izendapen horren indarraldia bukaturik, eta goian adierazitakoa betez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak erakundeei eta entitateei eskatu die izenda ditzatela kontseiluan bakoitzari esleitutako lekua bete behar duen kide titularra eta haren ordezkoa.

Horiek guztiek dagozkien izendapenak egin dituzte, adineko pertsonak ordezkatuko dituen kontseilukidearen kasuan izan ezik. Hortaz, kontseilukide horren izendapena atzeratzen da, behar den hautapena egin arte.

Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatzeko hautatu diren pertsonak izendatzeko proposamena egin du.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kide izendatzea, bat etorriz Nafarroako LGTBI+ Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituen martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan osasunaren, hezkuntzaren, gizarte eskubideen, justiziaren, gazteriaren, barneko gaien, enpleguaren eta kirolaren arloetan eskumena duten departamentuen edo erakunde autonomoen ordezkari gisa, Antonio López Andrés (Osasun Departamentua), Gil Sevillano González (Hezkuntza Departamentua), Mirian Martón Pérez (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua), Maite Arenaza Sarasola (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua) eta Jose M.ª Burgaleta Encina (Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua).

–Naizen elkartearen ordezkari gisa, Mikel Lazkoz Ganboa, titularra, eta María Amezcua Toro, ordezkoa.

–Laiak elkartearen ordezkari gisa, Carlos Montoya Iñurrieta, titularra, eta Goizeder Juango Lizarbe, ordezkoa.

–Transkolore elkartearen ordezkari gisa, Fermín Zabaltza Aleman, titularra, eta Mateo Kai Echániz Jiménez, ordezkoa.

–Dekumas elkartearen ordezkari gisa, María Purificación del Pilar Malo Brutau, titularra, eta Nora Gómez Carrión, ordezkoa.

–Fénix elkartearen ordezkari gisa, Jossue Pineda Palada, titularra, eta Jared Andino Ávila, ordezkoa.

–EHGAM elkartearen ordezkari gisa, Kepa Yécora Jiménez, titularra, eta Óscar Sada Muruzábal, ordezkoa.

–LGTBI+ kolektiboa osatzen duten elkarteen ordezkari gisa, Silvia Álvaro Carballido, titularra, eta Iris Domínguez Catena, ordezkoa.

–LGTBI+ kolektiboa osatzen duten elkarteen ordezkari gisa, Iván Garde Fernández, titularra, eta Juan M.ª Mendiondo Eraso, ordezkoa.

–Nafarroako gazteen ordezkari gisa, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak proposatuta, Andrés Goicoechea Álvarez, titularra, eta Xabier Fernández Delgado, ordezkoa.

–LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsan edo haiei arreta ematen pertsonalki edo profesionalki nabarmendu diren pertsonak izateagatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposatuta, Alizia Izal Elorz, titularra, eta Gorane Otegi Agirrebengoa, ordezkoa.

–Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa, hark proposatuta, Silvia Sesma Nazabal, titularra, eta Alejandro López Orejuela, ordezkoa.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari gisa, M.ª Soledad Vicente Yoldi (UGT), Pilar Ruiz Cobo (CCOO), Eloy Tato Imaz (LAB) eta Izai Bujanda Cambra (ELA), titularrak, eta Augusto Paredes Anton (UGT), Pilar Arriaga García (CCOO), Irune Costa de la Calle (LAB) eta Silvia Álvarez Eulate (ELA), ordezkoak.

2. Luna Martinicorena Mutiloa izendatzea Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko idazkari, zeina Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako zuzendariordea baita.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2406914