107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aisiarako igerilekuaren zerbitzua eta hura kudeatzeko modua udalekotzea. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2024ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

Ikusi da Valtierrako Udalak martxoaren 12an hasiera batez onetsitako espedientea, aisiarako igerilekuaren zerbitzua eta hura kudeatzeko modua udalekotzen dituena. Erabaki hori argitaratu zen 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, eta jendaurrean egon da hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta ez da horri buruzko erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu.

Ikusi da Idazkaritzak egindako txosten juridikoa, zehazten duena, besteak beste, jarraitu beharreko prozedura. Bertan, zehazten da, laburbilduta, Osoko Bilkurak bi erabaki hartu beharko dituela zerbitzua udalekotzeko: lehenengoa, hasierako onespena, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita eta hogeita hamar egunez egonen baita jendaurrean, eta, bigarrena, espedientearen behin betiko onespena, aurkezten ahal diren alegazio edo erreklamazioak ebatzi ondoren.

Beraz, honako hau erabaki da aho batez, ikusita Idazkaritzak egindako txosten juridikoa (Udalekotze Batzordeak onetsitako udalekotze memoria), eta, orobat, ikusita zer manu diren aplikatzekoak, 6/1990 Foru Legearen arabera (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), 7/1985 Legearen arabera (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Foru Legea) eta Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren arabera, eta behin eginda, 2024ko apirilaren 29an, Ogasuneko Batzorde Informatibo Berezia, kontuei, langileriari eta kalitateari buruz:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea espediente bat, xede duena udalekotzea La Plana Kirol Elkartearen titulartasunekoa den aisiarako igerilekuko zerbitzua.

Bigarrena.–Ezartzea zuzeneko kudeaketaren bidez emanen dela zerbitzu publikoa, instalazioaren mantentze-lanei dagokienez, eta zeharkakoa ondorengo zerbitzuetarako: atezaintza eta txarteldegia, garbiketa, uraren kalitatea aztertzeko laginak hartzea, eta tabernaren kudeaketa eta ustiapena; hori guztia, bete dadin udalekotze memorian ezarritakoa.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan, bizilagun guztiek jakin dezaten.

Valtierran, 2024ko maiatzaren 3an.–Jarduneko alkatea, Alfonso Pérez Hualde.

Iragarkiaren kodea: L2407314