107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, 12. ordenantzan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko egonaldi mugatuko eremu publikoetan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2024ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 12. ordenantzaren aldaketa. Ordenantza fiskal horrek tasak arautzen ditu trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko egonaldi mugatuko eremu publikoetan, eta indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen denean.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia 2024ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, martxoaren 19an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 6an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

ONETSITAKO ALDAKETA

12. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO EGONALDI MUGATUKO EREMU PUBLIKOETAN

4. artikuluaren d) apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean: "Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako "0 emisio etiketa" izeneko ingurumen bereizgarria duten ibilgailuak. Etiketa ongi ikusi behar da ibilgailuaren kanpoaldetik". Beraz, artikulua honela idatzita geratzen da:

4. artikulua. Ibilgailu hauek aparkatzea ez dago ordenantza honetan araututako tasaren mende:

a) Motozikletak, ziklomotorrak eta bizikletak, nahiz eta, betiere, aparkatu beharko diren horretarako prestatutako tokietan, eta sekula ere ez ibilgailuentzat erreserbatutako eremuetan.

b) Beren kategoria edo jarduerarako eremu erreserbatuetan aparkaturik dauden ibilgailuak.

c) Nafarroako Osasun Zerbitzukoak diren anbulantziak eta osasun-laguntzarako ibilgailuak, zerbitzua ematen ari direnean. Suhiltzaileen, larrialdietako, Babes Zibileko, Gurutze Gorriaren eta poliziaren ibilgailuak, haien kanpoko errotulazioari esker identifikatzen ahal direnak, zerbitzuan ari direnean.

d) Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako "0 emisio etiketa" izeneko ingurumen bereizgarria duten ibilgailuak. Etiketa ongi ikusi behar da ibilgailuaren kanpoaldetik.

e) Zerbitzu ofizialeko ibilgailuak, behar bezala identifikatuak, Estatu, autonomia erkidego edo toki entitate bateko erakundeenak, baldin zuzenean beren eskumeneko zerbitzuetarako ez beste deusetarako badira, zerbitzu horietan ari direnean.

f) Baimena duten beste ibilgailu batzuk.

Bi gurpileko atoi-orga (orgak) daramaten motozikletak tasari lotuta daude, bai eta kuadriziklo arinak ere.

Iragarkiaren kodea: L2407346