107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

UE-17B exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zituen UE-17B exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena. Sustatzailea Antonio Joaquín Fernández Mendiondo da.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Irunberrin, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2407618