107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hirigintza-hitzarmena, bere barnean dituena finken normalizazioa eta lur publiko eta pribatuen trukea, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkateak 2024ko maiatzaren 2an emandako 169/2024ko Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat. Hitzarmenak bat egiten du Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailearekin, eta eragina dauka 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan. Sustatzaileak Pedro Ángel Aicua Pascual eta Gonzalo Fidalgo Alonso dira.

Hitzarmenaren xedea da planeamendutik eratorritako kudeaketa garatzea, finken normalizazioa eginez lurzoru publikoen eta pribatuen artean, lurrak trukatuz, eta sustatzaileak bere gain hartuz urbanizazio-obrak, zeinak zehaztu baitira AA1 unitateko jarduketa eremuan.

Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Caparroson, 2024ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2407623