107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Iruritako Zaldubian, 14. poligonoko 496., 519., 537. eta 258. partzeletan, borondatezko birpartzelazio-proiektuaren aldaketa. Behin-betiko onespena

Baztango Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, 4. puntuan erabaki zuen behin-betikoz onestea Zaldubian (14. poligonoko 496., 519., 537. eta 258. partzelak) borondatezko birpartzelazio-proiektuaren aldaketa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Baztanen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2407107