107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak ebazpen bat eman du, zeinaren bidez izangai bat izendatzen baita langile lan-kontratudun finkoen postua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzura, bat etorriz Mankomunitateko buruak onetsitako deialdiarekin (deialdia 2022ko azaroaren 23ko 38/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 5ean). Hain zuzen ere, deialdiaren xedea zen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen ebazpena eta izendapena:

–2024-28 Ebazpena, 2024ko maiatzaren 7koa, zeinaren bidez Marifé Ruiz Asón izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, oposizio-lehiaketa bidez, plantako peoiaren lanpostuan aritzeko.

Lanpostuaren jabetza hartzeko, hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2407655