107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak ebazpen batzuk eman ditu, zeinen bidez izangaiak izendatzen baitira langile lan-kontratudun finkoen postuak bete ditzaten Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzura, bat etorriz Mankomunitateko buruak onetsitako deialdiarekin (deialdia 2022ko azaroaren 23ko 37/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 5ean). Hain zuzen ere, deialdiaren xedea zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen ebazpenak eta izendapenak:

–37/2024 Ebazpena, 2024ko maiatzaren 7koa, zeinaren bidez Jorge Gutierrez Martínez eta Maikel Dominguez Ratia izendatzen baitira langile lan-kontratudun finko, merezimendu bidez, ibilbideko peoiaren lanpostuan aritu daitezen.

Lanpostuaren jabetza hartzeko, hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2407614