107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izendapenak

Amaitu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Orain, puntuazio onena lortu duten hautagaiek jakinarazi dute lanpostu hutsak hautatu dituztela, honako lanpostu hauei dagokienez: gizarte-langilea (1), gizarte-hezitzailea (1) eta familia-langilea (2). Beraz, bidezkoa da aipatutako lanpostuetarako hautagaiak izendatzea eta lanpostuaz jabetzeko epatzea, eta hori eginen da Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak maiatzaren 6an emandako 39/2024 Ebazpenaren bidez, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea) eta deialdiaren 10. oinarrian ezarritako eskumenekin. Izan ere, ebazpenak bat egiten du kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin, eta honela dio hitzez hitz:

1. Ander Lanas Garralda izendatzea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, gizarte-langilearen lanposturako (B maila, lanaldi osoa).

2. Mirentxu García Eseverri izendatzea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, gizarte-hezitzailearen lanposturako (B maila, lanaldi osoa).

3. María del Mar Zabalza Elizaga izendatzea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, familia-langilearen lanposturako (D maila, %56,80ko lanaldiarekin).

4. Nuria Larrañeta Almirantearena izendatzea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, familia-langilearen lanposturako (D maila, %56,80ko lanaldiarekin).

5. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluan azaldutakoari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

6. Ebazpen hau argitaratzea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta adieraztea horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Agoitzen, 2024ko maiatzaren 6an.–Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2407285