107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2024ko maiatzaren 13an, kalifikazio-epaimahaiak 2. izendapen-proposamena egin zuen honako deialdi honetarako: deialdia, jarraian azaltzen diren lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–; deialdia onetsi zen Ultzamako Alkatetzaren azaroaren 15eko 285/2022 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Proposatutako izangaiak bete du deialdiaren 10.2 oinarrian aurreikusitakoa, aipatutako deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat. Horrenbestez, Ultzamako Udaleko Alkatetzak maiatzaren 13an emandako 87/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki da ondotik ematen den izangaia izendatzea, hark lortu baitu puntuaziorik handiena. Orobat, agindu du izendapena argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren atarian deialdiak duen web-fitxan. Hori dena, bete dadin deialdiaren 11.3 oinarrian aurreikusitakoa. Izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du 2024ko ekainaren 17an.

–1. lanpostua: administrari laguntzailea, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %100eko lanaldiarekin, eta 4. zenbakia duena plantilla organikoan. Zer izangairi esleitzen zaion: Uxue Lumbier Larraya.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2407726