107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio-epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei jarraikiz:

Alkatetzaren otsailaren 7ko 236/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabakitzen da:

1.–Onartzea M.ª Soledad Ariztegui Barberenak aurkeztutako ukoa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan langile finko izendatzeari buruzkoa.

2.–Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), honako hauek izendatzea lan-kontratudun finko, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zitezen plantilla organikoan hutsik zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuetan:

–María Isabel Soteras López.

–Eneko Intxausti Milagro.

3.–Ekitaldi publiko batean esleitu ziren lanpostuak, lanpostu hutsak hautatzeko eskaeren arabera, eta balizko eszedentzia-eskaeren ondorioz sor litezkeen aldaketak kontuan hartuta.

Izendatutakoek 2024ko otsailaren 9an, 8:15ean, jabetu ziren esleitutako lanpostuaz, osoko bilkuren aretoan.

Alkatetzaren otsailaren 28ko 358/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1.–Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), honako hauek izendatzea lan-kontratudun finko, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zitezen plantilla organikoan hutsik zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuetan:

–Luis Benito Ciaurriz Martínez.

–Miguel Aznárez Alvarez.

–César Garralda Salvatierra.

2. Ekitaldi publiko batean esleitu ziren lanpostuak, lanpostu hutsak hautatzeko eskaeren arabera, eta balizko eszedentzia-eskaeren ondorioz sor litezkeen aldaketak kontuan hartuta.

Izendatutakoek 2024ko martxoaren 1ean, 14:00etan, jabetu ziren esleitutako lanpostuaz, osoko bilkuren aretoan.

Alkatetzaren martxoaren 14ko 441/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Onartzea Juan José Pérez Suescunek aurkeztutako ukoa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan lanaldi partzialeko langile finko izendatzeari buruzkoa.

2. Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), honako hau izendatzea lanaldi partzialeko langile finko, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zedin plantilla organikoan hutsik (13.27-13.31 zenbakiak) zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuetako batean:

–Iñigo Arocena Apesteguia.

3. Ekitaldi publiko batean esleitu zedin lanpostua, lanpostu hutsak hautatzeko eskaeren arabera, eta balizko eszedentzia-eskaeren ondorioz sor litezkeen aldaketak kontuan hartuta.

Izendatutakoa 2024ko apirilaren 2an, 14:30ean, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, osoko bilkuren aretoan.

Alkatetzaren apirilaren 3ko 548/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), honako hau izendatzea lan-kontratudun finko, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zedin plantilla organikoan hutsik zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanaldi partzialeko lanpostuan (13.27 zenbakia):

–Ibai Moreno Ibáñez.

Izendatutakoa 2024ko apirilaren 3an, 11:00etan, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, osoko bilkuren aretoan.

Alkatetzaren apirilaren 9ko 566/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Onartzea Luis Fernando Barbarin Lucíak aurkeztutako ukoa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren 13.27 zenbakiko lanpostuan lanaldi partzialeko langile finko izendatzeari buruzkoa.

Alkatetzaren apirilaren 17ko 617/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1.–Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), honako hau izendatzea lan-kontratudun finko, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zedin plantilla organikoan hutsik zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanaldi partzialeko lanpostuan (13.27 zenbakia):

–Luis Urzainki Beorlegi.

Izendatutakoa 2024ko apirilaren 18an, 9:30ean, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, Idazkaritzako bulegoan.

Alkatetzaren apirilaren 26ko 663/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1.–Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), honako hau izendatzea lan-kontratudun finko, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zedin plantilla organikoan hutsik zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanaldi partzialeko lanpostuan (13.27 zenbakia):

–Gorka Milagro Abárzuza.

Izendatutakoa 2024ko apirilaren 26an, 9:00etan, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, Idazkaritzako bulegoan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Demanda jartzea eskuduna den lan arloko epaitegian edo salan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritako epean. Dena den, horretarako, nahitaezkoa izanen da administrazio bidea agortu izana, halakorik zilegi bada.

Burlatan, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2407701