107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Berako Udaleko alkate udalburuak 97/2024 zenbakiko ebazpena eman zuen 2024ko maiatzaren 3an, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Javier Elizalde Ezcurra izendatzea Berako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun langile finko, administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 16. zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori D mailakoa da, lanaldi osoa du eta Berako Udalean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 3an hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Horretarako, dagokion lan-kontratu finkoa formalizatuko da, edo, hala badagokio, egungo kontratuaren datuak aldatuko dira, 2024ko ekainaren 3tik aurrera.

Data horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza ez badu hartzen, deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Berako Udalaren iragarki-taula elektronikoan eta Egoitza Elektronikoaren gardentasun ataleko deialdiaren web-fitxan.

4. Erabaki hau helaraztea lan-aholkularitzari, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea horren aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

5. Horren berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Beran, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2407283