107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Manuel Jesús Mayer Moya jauna, Farmazia Digitalizatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu duelako. Atal hori atxikita dago Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Manuel Jesús Mayer Moya jauna, Farmazia Digitalizatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu duelako, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko maiatzaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna. Atal hori atxikita dago Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

2 Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko maiatzaren 3an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2407379