107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDAS

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Bi izendapen egin dira Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 15eko 2024-0113 Ebazpenaren bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, honako deialdi honi dagokionez: deialdia, 2 lanpostu huts bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:

Administrari-ofizialaren eta diruzainaren lanpostua, C maila, lanaldi osokoa, funtzionarioen lan-araubide juridikoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. María Blanca Sola Martínez.

Administrari laguntzailearen lanpostua, D maila, lanaldi osokoa, funtzionarioen lan-araubide juridikoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. María Lourdes Garcés Orduna.

Lanpostuez jabetzeko eguna 2024ko maiatzaren 20a izanen da.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arguedasen, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2407827