107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

33/2024 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Tebas-Muru Artederretako balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 29ko 16/2024 Ebazpenaren bidez, Tebas-Muru Artederretako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2024ko maiatzaren 8an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Tebas-Muru Artederretako balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2024ko maiatzaren 8ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Laugarrena.–Tebas-Muru Artederretako balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Tebas-Muru Artederretako Udalera igortzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2408121