107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ukatzen baita energia elektrikoa ekoizteko "PSFV ZIZURMAY" izeneko instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Zizurko udal-mugartean.

1. 2023ko uztailaren 3ko eskaera.

2023ko uztailaren 3an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Bahía de Plata Real State 2017 SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko "PSFV ZIZURMAY" izeneko 4.990 kW-eko instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Zizurko udal-mugartean.

2. Jendaurreko informazioa eta kontsulten tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Bahía de Plata Real State 2017 SLk egindako eskaera, iragarki bat argitara emanez 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ekoan, eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean. Era berean, iragarkia bidali zen ukitutako udaletako ediktu-tauletan argitaratzeko.

Separatak bidali ziren, halaber, erakunde publikoetara eta zerbitzu publikoak edo interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresetara, instalazioak haien kargupeko ondasun eta eskubideak ukitzen dituen zatiari dagokionez.

Aurkako txostenak jaso dira, batetik Zizur zendeako Udalak egindakoak, udal araudiarekiko hirigintza-bateraezintasunagatik, eta bestetik Iruñerriko Mankomunitateak egindakoak, eskualdeko saneamendu-kolektorearen, Arazuriko HUAren eta Iruñerriko ibai-parkearen gaineko ukipenengatik, besteak beste.

3. Berme ekonomikoa itzultzeko eskaera.

2024ko martxoaren 22an, Bahía de Plata Real State 2017 SLk eskatu zuen espedientea deuseztatzeko eta sarbide- eta konexio-baimenari lotutako bermea itzultzeko.

4. Aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eta bermea itzultzeko proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren eta bermea itzultzeko sustatzailearen eskaera azterturik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du espedientea ebaztea, honela: aurretiazko administrazio-baimena ukatzen da eta instalazioaren sarbide- eta konexio-baimenari lotutako bermea itzuliko da.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Ukatzea aurretiazko administrazio-baimen bat, Bahía de Plata Real State 2017 SLk eskatu duena energia elektrikoa ekoizteko "PSFV ZIZURMAY" izeneko instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Zizurko udal-mugartean.

2. Diruzaintza Atalari sarbide- eta konexio-prozedurari lotutako 199.600 euroko bermea itzul dezala agintzea; Bahía de Plata Real State 2017 SLk jarri zuen berme hori 2023ko urriaren 17an eta 5020000375 CFNA 2022 erregistro zenbakia du (Av-NAV-0953).

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalera, Zainketa Zerbitzura eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: Bahía de Plata Real State 2017 SL; I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU; Telefónica de España SA; Red Eléctrica de España SAUren Sarbide Departamentua; Ebroko Konfederazio Hidrografikoa; Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF); Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia (AESA); Electra Valdizarbe Distribución SLU; AVEren Jabeen Elkarte Administratiboa; eta gainerako alegatzaileak. Ohartarazten da, halaber, ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, espediente zenbakia adierazita.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Barañaingo, Zizur Nagusiko, Zizurko zendeako eta Oltza zendeako udalei, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, horrek galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2406509