107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Susana Sanz Berrueta andrea Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Proiektu eta Obren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Susana Sanz Berrueta andrea Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Proiektu eta Obren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2407322