107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1391E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, akats zuzenketa bat egiten duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 221E/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdirako 2024ko gastua baimendu eta haren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatu baitziren.

Akatsak atzeman dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 221E/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdirako gastua baimentzen baita eta haren oinarri arautzaileak aldatzen baitira; akatsak daude, zehazki, deialdiaren DDBNaren identifikazio zenbakian eta enplegagarritasunerako zailtasun bereziak dituzten pertsonen identifikazioan (3.2 oinarria).

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Otsailaren 16ko 221E/2024 Ebazpenean dauden akatsak zuzentzea, bai idazpurukoa bai 3.2 oinarrikoa, testua hau izan dadin:

221E/2024 Ebazpena, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren 2024rako gastua baimentzen baita eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatzen baitira. DDBN identifikazioa: 756809.

3.2. Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek izanen dira enplegagarritasunerako zailtasun bereziak dituzten pertsonak:

a) Lanbide-kualifikaziorik ez dutenak.

Ziurtagiri hauetako ezein ere ez dutenak:

–Profesionaltasun-ziurtagiria (1., 2. edo 3. maila).

–Lanbide jakin batean aritzea ahalbidetzen dion ezohiko gaikuntza.

–Lanbide Heziketako titulua (oinarrizkoa-erdi mailakoa-goi mailakoa).

–Unibertsitateko titulua.

b) Iraupen luzeko langabeak.

Programa hasi aurreko 540 egunetan gutxienez 360 egunez langabezian egon eta enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direnak.

c) Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden eta bizitzeko gutxieneko errenta (BGE) edo errenta bermatua (EB) jasotzen dutenak.

d) Genero-indarkeriaren biktima diren edo gizakien salerosketaren biktima diren emakumeak. Horrelakotzat hartzeko eta egoera hori justifikatzeko, Enplegu Sistema Nazionalean enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituen irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiko zaio.

e) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua dutenak.

f) Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 50. artikuluan jasotzen diren gainerakoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2407696