107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

66E/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak emana; honen bidez aldatzen dira erreserbako zerrendan dauden inbertsioen zerrendak eta inbertsio ez onargarrien zerrendak, apirilaren 10eko 17E/2023 eta ekainaren 15eko 126/2023 E/2023 Ebazpenen bidez onetsiak, hurrenez hurren, biak ere Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak emanak, eta aldatzen da, orobat, erreserbako zerrenda bakarra, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari orokorrak uztailaren 5ean emandako 170E/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

2022ko apirilaren 1ean, 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen Toki Inbertsioen Plana arautzen duen 8/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa.

II. tituluko II. kapitulua tokiko programazioari buruzkoa da.

13. artikuluak toki programazioan sartutako inbertsio motak zerrendatzen ditu:

a) Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak.

b) Zoladura saredunak.

c) Sarerik gabeko zoladurak.

d) Zeharbideen urbanizazio lanak.

e) Udal eta kontzejuen zuzkidurak.

16. artikuluak tokiko programazioa behin-behinean sartzeko prozedura zehazten du. Artikulu bereko 6. apartatuan adierazten denez, Toki Administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, Tokiko Inbertsioen Planeko toki programazioaren apartatuko inbertsioen zerrenda onetsiko da, honako hauek jasoko dituena:

a) Aurrekontu erabilgarriaren kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda bat.

b) Erreserban dauden inbertsioen zerrenda bat.

c) Foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren inbertsioen zerrenda bat.

20. artikuluan zehazten da erreserban dauden inbertsioak jasotzeko prozedura, eta hor adierazten da ezen, 8/2022 Foru Legearen 16. artikuluko 6. eta 7. apartatuetan aipatzen diren ebazpena edo ebazpenak onetsi ondoren, toki administrazioaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez, onetsiko dela erreserban dauden inbertsioen zerrenda bakar bat, eskaera bakoitzaren hautapen eta lehenespen koefizienteak ezartzen duen hurrenkeran ezarriak.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 10ean emandako 17E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren: aurrekontu erabilgarriaren kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda bat; erreserban dauden inbertsioen zerrenda; eta inbertsio ez onargarrien zerrenda; "Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak" eta "Zoladura saredunak" inbertsio lerroetarako, toki programazioaren apartatuaren barruan, 2023-2025 plangintza aldiari dagozkionak. Aipatutako 17E/2023 Ebazpenaren 3. eranskinean, "Foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onargarriak ez diren inbertsioen zerrenda" izenekoan, ageri dira Ziordiko Udalaren "Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak Santa Luzia eta Milagro kaleetan" eta "Zoladura Santa Luzia eta Milagro kaleetan" inbertsioak, Foru Legearen 21.1 artikulua ez betetzeagatik: inbertsio hasia.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 126E/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren aurrekontu erabilgarriaren kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda bat, erreserban dauden inbertsioen zerrenda, eta inbertsio ez onargarrien zerrenda, "Udal eta kontzejuen zuzkidurak" inbertsio lerroetarako, toki programazioaren apartatuaren barruan, 2023-2025 plangintza aldiari dagozkionak. Haren 3. eranskinean, foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onargarriak ez diren inbertsioen zerrenda jasotzen da. Zerrenda horren barruan dago Vianako Udalaren "Udal Musika Eskola eraberritzea irisgarritasuna hobetzeko" izeneko inbertsioa, eta ez onartzeko arrazoi gisa ageri da Foru Legearen 14.1.E artikulua (finantzatu ezin den inbertsio mota) ez betetzea.

Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 170/2023 Ebazpenaren bidez, tokiko programazioaren erreserbako inbertsioen zerrenda bakar bat onetsi zen, eskaera bakoitzaren hautapen eta lehentasun koefizientearen (HLK) arabera ordenatuta.

2023ko maiatzaren 10ean, 2023/633249 zenbakidun instantziaren bidez, Ziordiko Udalak errekerimendu bat aurkeztu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 17E/2023 ebazpenaren aurka. Nafarroako Gobernuak 2024ko martxoaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, partzialki onetsi zen Ziordiko Udalak apirilaren 10eko 17E/2023 Ebazpenaren aurka egindako aldez aurreko errekerimendua, onartu baitziren Ziordiko Udalak aurkeztutako eskaerak, eta Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiari agindu zitzaion apirilaren 10eko 17E/2023 Ebazpena eta uztailaren 5eko 170E/2023 Ebazpena, biak ere Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusian emanak, alda zitzan.

Hori aintzat hartuta, bidezkoa da Ziordiko Udalaren "Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak Santa Luzia eta Milagro kaleetan" eta "Zoladura Santa Luzia eta Milagro kaleeta" inbertsioak sartzea "hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak" eta "zoladura saredunak" inbertsio lerroetako erreserban dauden inbertsioen zerrendetan, inbertsioaren lehentasunaren ondoriozko datu hauekin.

1. Hornidura, saneamendu eta euri-uren sareak.

HURRENKERA ZK. ERRESERBA

INBERTSIOA

INBERTSIO
FINANTZAGARRIA
(BEZ kanpo)

IBMa

PEB

HLK

135

Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak Santa Luzia eta Milagro kaleetan

257.657,88 euro

8

9,476

8,221

2. Zoladura saredunak.

ERRESERBAKO
HURRENKERA ZK

INBERTSIOA

INBERTSIO
FINANTZAGARRIA

(BEZ kanpo)

IBMa

PEB

HLK

135

Zoladura Santa Luzia eta Milagro kaleetan

162.759,43 euro

8

9,476

8,221

2023ko uztailaren 11n, 2023/970825 zenbakidun instantziaren bidez, Vianako Udalak errekerimendu bat aurkeztu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 126E/2023 Ebazpenaren aurka. Nafarroako Gobernuak 2024ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, partzialki onetsi zen Vianako Udalak ekainaren 15eko 126E/2023 Ebazpenaren kontra aldez aurretik egindako errekerimendua. Vianako Udalak aurkeztutako eskaera onartu zen eta ebatzi zen ez zela finantzagarria musika eskolaren irisgarritasunari buruzko inbertsioaren zatia. Horretan oinarrituta, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiari agindu zitzaion Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 126E/2023 eta uztailaren 5eko 170E/2023 Ebazpenak aldatzeko.

Horren arabera, bidezkoa da "Eraikina handitzea udal musika eskolako oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta komun publikoak eta aldagelak jartzea kultura etxean" izeneko inbertsioa jasotzea Udal eta Kontzejuen zuzkiduren inbertsio lerroaren erreserbako inbertsioen zerrendan, inbertsioaren lehentasunaren hurrenkera ezartzeko datu hauekin:

ERRESERBAKO
HURRENKERA ZK

INBERTSIOA

INBERTSIO
FINANTZAGARRIA
(BEZ kenduta)

INBERTSIO EZ
FINANTZAGARRIA
(BEZa kanpo)

IBMa

PEB

CSP

127

Eraikina handitzea, udal musika eskolako oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta komun publikoak eta aldagelak jartzea kultur etxean

167.789,13 euro

196.811,32 euro

8

9,750

8,263

Bestalde, Azkoiengo Udalak eta Mairagako Mankomunitateak bi eskaera aurkeztu zituzten, entitate bakoitzak bere eskumeneko alderdiari dagokionez, inbertsio bat berarentzat: "Azkoiengo zeharbidea berritzea". Bi eskaera aurkeztu zirenez, bi espediente desberdin sortu ziren: 0011-PI20-2022-000043 Mankomunitatearen kasuan eta 0011-PI202022-000007 Udalaren kasuan. Uztailaren 5eko 170E/2024 Ebazpenean, erreserben zerrenda bakarrean elkarren ondokoak ez ziren postuetan kokatu ziren bi inbertsio horiek, eta haien artean sartu zen zuzkiduren lerroko inbertsio bat. Jarduketa bat eta bera denez, bi espedienteek elkarren segidan egon behar dute erreserben zerrenda bakarrean, eta akatsa zuzendu behar da.

Apirilaren 10eko 17E/2023 eta ekainaren 15eko 126E/2023 ebazpenentzat proposatutako aldaketetan oinarrituta, bidezkoa da Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 170E/2023 Ebazpena ere aldatzea; horren bidez onetsi zen toki programazioaren erreserbako inbertsioen zerrenda bakarra, eskaera bakoitzeko hautapen eta lehentasun koefizientearen (HLK) arabera ordenatuta; aldaketa hauek behar ditu:

–Ziordia eta Vianako Udalen eskaerak sartzea erreserbako inbertsioen erreserba bakarraren zerrendan, eskaera bakoitzaren hautapen eta lehentasun koefizienteak (HLK) zehazten duen hurrenkeran, 8/2022 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki.

Prozedura hori aplikatuta, inbertsioak honela geratuko dira:

ERRESERBA

HURRENKERA ZK

ESPEDIENTEA

ESKATZAILEA

IBMa

PEB

HLK

224

0011-PI02-2022-000348

Ziordiko Udala

8

9,476

8,221

224

0011-PI51-2022-000135

Ziordiko Udala

8

9,476

8,221

180

0011-PI30-2022-000033

Vianako Udala

8

9,750

8,263

–Azkoiengo Udalak eta Mairagako Mankomunitateak zeharbideak urbanizatzeko lerroko inbertsioen eskaeren hurrenkeran aurkitutako akatsa zuzentzea.

Espedientean jasoa dago Toki Azpiegituren Zerbitzuaren 2024ko martxoaren 26ko txostena, non proposatzen den Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 17E/2023 eta ekainaren 15eko 126E/2023 ebazpenek onartutako erreserben zerrendako inbertsioen eta inbertsio ez onargarrien zerrendak aldatzea, eta orobat, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 170E/2023 Ebazpenak onartutako erreserba bakarraren zerrenda ere aldatzea.

Azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten den,

EBAZTEN DUT:

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 10ean emandako17E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako erreserba-zerrendan dauden inbertsioen zerrenda eta inbertsio ez onargarrien zerrenda aldatzea. Ebazpen haren bidez onetsi ziren Toki Programazioaren apartatuko "Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak" eta "Zoladura saredunak" inbertsio lerroen barruan 2023-2025 plangintza aldiari dagozkion zerrenda hauek (ebazpen horren 2. eta 3. eranskinak): aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, ondoko eranskin hauen arabera:

–2. eranskina.–Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak eta Zoladura saredunak.

–2.1 eranskina.–2. eranskineko Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak.

–2.2 eranskina.– 2. eranskineko Zoladura saredunak.

–3.1. eranskina.–Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sare ez onargarriak, foru legean ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

–3.2. eranskina.–Zoladura saredunak inbertsio lerroan onartu ezin diren eskaeren zerrenda, foru legean ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 126E/2023 Ebazpenean onetsitako erreserbako zerrendako inbertsioen zerrendak eta inbertsio ez onargarrien zerrendak aldatzea. Haren bidez onetsi ziren toki programazioa ataleko "Udal eta kontzejuen zuzkidurak" inbertsio lerroko 2023-2025 plangintza aldiko zerrenda hauek (ebazpen horren 2. eta 3. eranskinak): aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda, erreserbako inbertsioen zerrenda, eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, eranskin hauen arabera:

–2. eranskina.–Udal eta kontzejuen zuzkidurak. Erreserban dauden inbertsioen zerrenda.

–3. eranskina.–Udal eta kontzejuen zuzkidurak. Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, foru legean ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

3. Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 170E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako erreserbako inbertsioen zerrenda bakarra aldatzea; haren bidez onetsi zen toki programazioaren erreserbako inbertsioen zerrenda bakarra, eskaera bakoitzaren hautapen eta lehentasun koefizientearen (HLK) arabera ordenatuta (ebazpen horren I. eranskina).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erreserbako inbertsioen zerrenda bakarra eguneratzea Toki Administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren web orrian.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Erreserban dauden inbertsioen zerrenda eguneratuak, inbertsio motaren arabera (Excel).

Iragarkiaren kodea: F2406506