107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

150/2024 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra irakasleek atzerrian prestakuntza egiteko laguntzen deialdia onesten duena.

Hezkuntza Departamentuak hainbat programa sustatzen ditu Nafarroako ikasleen hizkuntza gaitasuna hobetzeko, eta horretarako metodologia berariazkoak aplikatu behar dira ikasgelan. Hori dela-eta, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, irakasleak prestatzeko jarduketa planean, hainbat urtetik hona laguntzen deialdiak egiten ditu irakasleek metodologia ikastaroak egin ditzaten atzerrian ingelesez, frantsesez nahiz alemanez, hizkuntza horietan duten gaitasun metodologikoa eta hizkuntza gaitasuna hobetzeko.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, zeinean proposatzen baitu deialdi bat egin dadila 2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra aurrez aurreko ikastaroak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan atzerriko hizkuntzak edo hizkuntzaz bestelako irakasgaiak atzerriko hizkuntzetan irakasten dituzten irakasleentzako edo, atzerriko hizkuntza baten C1 maila edo baliokidea izanda, hizkuntza horren irakaskuntzarako metodologiari buruzko prestakuntza jaso nahi duten irakasleentzako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Atzerrian aurrez aurreko metodologia ikastaro bat egiteko banakako hogei laguntza –1.500 euro artekoak– emateko deialdia onestea. Parte hartzeko oinarriak ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Horretarako, gehienez 30.000 euroko gastua onestea, 2024ko Aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntzarako laguntzak" izeneko 420001-42400-4809-321202 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio (Hezkuntzako berriak) eta www.nafarroa.eus (Tramiteak) webguneetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko apirilaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–2024KO UZTAILAREN 1ETIK ABUZTUAREN 31RA IRAKASLEEK ATZERRIAN PRESTAKUNTZA EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehen oinarria.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Gobernuak gehienez banakako hogei laguntza –1.500 euro artekoak– emateko deialdia egin du, atzerrian aurrez aurreko ikastaro bat egiteko 2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleentzako dira laguntzak, baita hizkuntza eskola ofizialetako irakasleentzako ere, aipatu diren hizkuntzetan duten gaitasun metodologikoa eta hizkuntza gaitasuna hobetu eta eguneratu ditzaten.

Irakasle eskatzaileek kudeatu beharko dituzte zuzenean ikastaroa ematen duen erakundearekin deialdi honen bidez diruz laguntzen diren ikastaroetako izen-ematea eta gainerako tramiteak.

Bigarren oinarria.–Gastua baimentzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1500 eurora arteko hogei dirulaguntzetarako deialdia egiten da atzerrian aurrez aurreko ikastaroak egiteko 2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, eta laguntza horietarako guztietarako gehienez ere 30.000 euroko gastua proposatzen da.

Hirugarren oinarria.–Parte hartzeko betekizunak.

–Jarduneko irakaslea izatea.

–Irakasleentzako atzerriko prestakuntzarako laguntzarik jaso ez izana azken hiru deialdietan. Urte horietan onuradun izan bada, eskatzailea itxarote zerrendan geratuko da, aurreinskripzioaren ordenaren arabera, aurreko deialdi horietan laguntza eskatu ez dutenen atzetik.

–Irakasle izatea Haur, Lehen edota Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean nahiz hizkuntza eskola ofizial batean eta honako egoera hauetako batean egotea:

  • Atzerriko hizkuntzetako irakasle izatea (ingelesa, frantsesa, alemana).
  • Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan hizkuntzaz bestelako irakasgaiak irakasten dituen irakasle izatea (British, IIP, FIP, AIP, Bigarren Hezkuntza Eleaniztuna edota aleman, ingeles eta frantses atal elebidunak).
  • Laguntza eskatzen duen hizkuntzan C1 maila egiztatua duen irakasle izatea, nahiz eta hizkuntza horretan ez irakatsi.

­Eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatetik kanporako destino aldaketa eskatu ez izana eta onartzeko asmorik ez izatea.

–Asmorik ez izatea betekizun gisa ezartzen diren baldintzetako edozein indarrean ez jarraitzeko 2024-2025 ikasturtean.

Laugarren oinarria.–Udako atzerriko ikastaro bat egiteko laguntza indibidualen deskribapena.

4,1. Ikastaroen ezaugarriak.

–Ikastaroaren edukia metodologikoa izanen da esklusiboki, eta hizkuntzekin eta haien didaktikarekin lotuta.

–Gutxienez bi asteko iraupena eta berrogei irakastordu izan beharko ditu. Ondorio horretarako, ez dira zenbatuko eskolaz kanpoko jardueren edo jarduera soziokulturalen orduak (bisitak, antzerkia, zinea, etab.).

–Ikastaroak 2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte egin beharko dira.

–Deitzen diren laguntzak ez dira bateragarriak 2024ko udan Hezkuntza Departamentuak deitutako murgiltze linguistikoko ikastaro batean parte hartzearekin, salbu eta bete gabeko plazak badaude udako ikastaroan nahiz deialdi honetan. Udan atzerrian prestakuntza egiteko laguntzen deialdiko eskatzaileak 2024ko udako ikastaro trinkoetan ere izena ematen badu, Hezkuntza Departamentuan antolatutako ikastaroetan parte hartzeko, alegia, itxarote zerrendan geratuko da 6. eranskinean (zinpeko deklarazioa) lehentasunezko gisa jartzen duen eskaeran, bosgarren oinarriaren arabera.

4,2. Laguntzen banaketa.

4.2.1. Prestakuntzarako laguntzak:

Guztira hogei laguntza emanen dira. Horietatik hamalau sare publikoko irakasleentzat gordetzen dira (ingeleseko hamar, frantseseko hiru eta alemaneko bat), eta sei sare itunduko irakasleentzat (ingeleseko lau, frantseseko bat eta alemaneko bat).

4.2.2. Sare bakoitzeko hizkuntza bakoitzarentzat erreserbatutako laguntza guztiak esleitzea posible ez bada, esleitu gabeak beste sarean hizkuntza berean ari direnentzat izanen dira. Beste sareari eskaini ondotik hizkuntza baterako gordetako plaza guztiak ezin badira esleitu, beste hizkuntza baterako izanen dira, lehenengo eta behin, sare berean, eta, bigarrenik, beste sarean.

4,3. Laguntzen zenbatekoa eta estaldura.

4.3.1. Laguntzen xedea ikastaroaren matrikula, ostatua eta dakarren lekualdatzea bakarrik finantzatzea da. Ez ditu barnean hartzen mantenua eta beste gehigarri batzuk.

Gehienez ere 1.500 euroko laguntza emanen da.

Ikastaroa egindakoan jasoko da laguntza, behin matrikulari eta, hala badagokio, ostatuari eta garraioari lotutako gastuen frogagiriak aurkeztu eta egiaztatuta, eta ikastaroaren ordu guztiak zehazten dituen bertaratze ziurtagiria aurkeztuta, 2024ko irailaren 15era arte. Gastuak deialdi honetako zortzigarren oinarrian xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira.

4.3.2. Hezkuntza Departamentuak beretzat gordeko du gastuetako edo haien frogagirietako batzuk aintzat ez hartzeko eskubidea, gehiegizkotzat edo desegokitzat jotzen baditu. Jasotzen den laguntzak ez dio inolako onura ekonomiko pertsonalik ekarriko adjudikaziodunari.

4.3.3. Laguntza bat eskuratzen duen pertsona baino ez da arduratuko hautatu den ikastarorako inskripzioa kudeatzeaz eta egin beharreko ordainketak egiteaz.

Bosgarren oinarria.–Eskaerak aurkeztea, dokumentazioa eta epea.

Laguntza honetaz gain, Departamentuak udako ikastaroetarako egiten dituen beste deialdietako batean parte hartzea ere eskatzen bada, lehenesteko ordena adierazi beharko da nahitaez bi eskaeretan.

5.1. Eskaerak aurkeztea.

Eskaera webgune honetako inprimakiaren bidez beteko da: https://forms.gle/QVyjEF7Uri5QoCKg7.

Eranskin honen 4.2 puntuan aipatzen den dokumentazioa eskaneatu eta helbide elektroniko honetara bidaliko da: idiomas@educacion.navarra.es.

Departamentuak, dirulaguntzak emateko xedeei dagokienez, programa egokia den edo ez baloratuko du. Ezezko balorazioa emanez gero, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak horren berri emanen dio eskatzaileari, arrazoiak adierazita, bost egun naturaleko epean beste ikastaro baten programa aurkez dezan. Laguntza ematea beste ikastaro baten aurkezpenaren eta haren egokitasunaren baldintzapean egonen da beti.

Era berean, laguntza eskaera aurkeztu eta gero hautagaiak ikastaroa aldatzen badu, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen, hautatu duen ikastaroaren programa erantsirik, hark onets dezan. Horrela egin ezean, ez dago bermatuta laguntza emanen dela.

Behar izanez gero, agiri osagarriak aurkezteko eskatzen ahalko da.

Deialdi honetako ikastaro eta laguntzak eskuratu ahal izateko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio beti.

5.2. Nahitaezko dokumentazioa.

1) Zinpeko aitorpena, 6. eranskinaren arabera betea.

2) Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, jasotzen duena zer ikasturtetan eman diren atzerrizko hizkuntzako ikasgaiak nahiz hizkuntzaz bestelako ikasgaiak atzerriko hizkuntzetan, eta eTwinning proiektuetan nahiz Erasmus+ programetan parte hartu den, 5. eranskinaren arabera.

3) Laguntzan eskatzen den hizkuntzako ikasgairik eman ez bada, edo hizkuntza horretan bestelako ikasgairik eman ez bada, otsailaren 28ko 30/2018 Foru Agindu bidez aldatutako 30/2011 Foru Aginduan jasota dagoen C1 mailako ziurtagiria.

5.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Seigarren oinarria.–Hautapen batzordea.

Hautapen batzordea kide hauek osatuko dute :

–Atzerriko Hizkuntzen Programen Ataleko Burutza, batzordeburua izanen dena, edo hark eskuordetzen duena.

–Hizkuntza Programen Bulegoko Burutza, edo hark eskuordetzen duena.

–Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari bat.

Hautapen batzordeak 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskaera guztiak.

Zazpigarren oinarria.–Deialdiaren ebazpena.

Hautapen batzordeak behin-behineko eskaeren zerrenda eta hautapen prozesuan lortutako puntuazioa argitaratuko ditu www.educacion.navarra.es/portal webgunean eta Nafarroako Atarian (https://www.nafarroa.eus).

Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

–Behin-behineko eskaeren zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.

Zerrendetan zenbaki bana esleituko zaie eskatzaileei, berdinketarik bada zozketa publiko baten bidez ebazteko. Zozketa Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) iragarriko da.

Hautagaiek alegazioak aurkezten ahal dituzte hautapen batzordearen aurrean, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik.

Behin alegazioak aztertutakoan eta ebatzitakoan, Hezkuntzako zuzendari nagusiak behin betiko ebatziko du deialdia, ebazpen bidez, eta laguntzen esleipenaren behin betiko zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

Emandako laguntzari uko eginez gero, behin betiko zerrenda argitaratu eta hiru egun naturaleko epean, hautatuek deialdiaren 3. eranskina igorri beharko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari posta elektronikoz (idiomas@educacion.navarra.es), laguntzari uko egiten diotela adierazteko. Mezuaren gaiaren eremuan "Uko egitea - Atzerriko hizkuntza" eta eskatzailearen izena eta bi deitura idatzi beharko dira.

Bestela, laguntza onartu dutela ulertuko da.

Ezarritako epea bukatutakoan ere uko egiteak irits daitezkeela aurreikusirik, ezarri da ukoa epe hori bukatu ondoren aurkezteak hurrengo deialdietatik baztertzea ekarriko duela, kasu justifikatuetan izan ezik.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du emandako laguntza bat ikastaroa egin aurretik bertan behera uzteko, baldin eta egiaztatzen bada eskatzailearen destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela, edo aurreikusten bada betebehar gisa ezartzen diren baldintzetakoren batek ez duela indarrik izanen hurrengo ikasturtean (2024-2025).

Zortzigarren oinarria.–Azken agiriak eta laguntzak ordaintzeko eskabidea

2024ko irailaren 15ean beranduenez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduak:

–Ikastaroaren azken txostena. Hartan agertuko dira ikastaroaren ezaugarri eta helburuak, egindako jarduerak eta norberaren balorazioa; oro har, webgune honetako datu-orriaren bidez eginen da (Chrome erabilita, ahal bada):

https://forms.gle/ZuDJVCYqbpdB2uPM8

–Ikastarora joan dela ziurtatzen duen agiriaren kopia. Hartan, erakunde antolatzailea, parte-hartzailearen izen-deiturak, egindako jardueraren izena, ikastaroaren datak eta guztira egindako irakastorduak azalduko dira. Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza ordaintzeko.

Kalkulu horretan, ez dira aintzat hartuko eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarriak eta programazio soziala.

–Gastuen laburpen orria (4. eranskina).

–Matrikularen jatorrizko faktura, baita ordaindu dela frogatzen duen agiria ere.

Agiri horiek eskaneatuta igortzen ahalko dira posta elektroniko honetara: idiomas@educacion.navarra.es. Mezuaren gaiaren eremuan "Azken txostena" eta interesdunaren izen-deiturak idatzi beharko dira. Hala eta guztiz ere, Hezkuntza Departamentuak laguntzaren onuradunari edozein unetan eskatzen ahalko dio jatorrizko ziurtagiriak eta fakturak aurkezteko, egokitzat jotzen badu.

Irakasle onuradunak transferentzia bidez ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalean, aurrez jadanik aurkeztu ez badu, beteta eta kasuan kasuko banku entitateak zigilatuta; bestela, online bankuan eskuragarri duen banku kontuaren titulartasun agiria bidali beharko du. Aurkezten duena zeinahi ere den, ahal dela, erregistro orokor elektroniko bidez bidaliko dio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalari, edo aurrez aurre aurkeztuko.

Agiri hori helbide honetan eskuratzen ahal da:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak

Bederatzigarren oinarria.–Laguntzen ordainketa.

Deialdi honen laugarren oinarriarekin bat, esleitutako laguntza guztia ordaintzeko, deialdiaren zortzigarren oinarrian aipatzen diren azken agiriak aurkeztu behar dira aurretik.

Laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, eta, betiere, batera erdietsi badira estatuko edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatzen ahalko dira.

Deialdi honen oinarrietan berariaz adierazitako bateraezintasunez gain, dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta beste administrazio publiko batzuek jarduketa berberetarako ematen dituzten beste edozein dirulaguntzarekin.

Laguntza hauen onuradunak Hezkuntza Departamentuari eskatzen dien informazio guztia ematera derrigortuta daude, eta behar diren finantza kontrolerako jarduketen menpe geldituko dira. Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Hamargarren oinarria.–Egiaztapena.

Hezkuntza Departamentuak ez du diruz lagundu den ikastarora bertaratzearen edo hura aprobetxatzearen inolako ziurtagiririk igorriko.

Hamaikagarren oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, horiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hamabigarren oinarria.–Jendaurrean jartzea.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez, honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdia Nafarroako Gobernuaren webgunean emanen da ezagutzera (www.nafarroa.eus), bai eta Hezkuntza Departamentuarenean ere (www.educacion.navarra.es/eu).

2. ERANSKINA.–2024KO UDAN IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIRAKO BAREMOA

MEREZIMENDUA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

DOKUMENTAZIOA

Funtzionarioa izateagatik

2

Atzerriko hizkuntzan ematen den arlo batean nahiz hizkuntzako ikasgai batean irakasten emandako urte bakoitzeko, Departamentuak baimendutako atzerriko hizkuntzetan ikasteko programa duen ikastetxe batean.

(0,5 puntu, urte bakoitzeko)

3

Zuzendariaren ziurtagiria

(5. eranskina)

eTwinning proiektu batean nahiz Erasmus+ programa batean parte hartzeagatik (0,5 puntu partaidetza bakoitzeko)

3

Zuzendariaren ziurtagiria

(5. eranskina)

3. ERANSKINA.–UKO EGITEA

2024KO UDAN IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

……………………………………………….....................................……………………… jaunak/andreak, …………………………… NAN zenbakia duenak, uko egiten dio prestakuntza ikastaro bat egiteko laguntza ekonomikoari (……………………………(e)ko ……………………………aren ………(e)ko ………/…… Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagokio).

Sinatua

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

4. ERANSKINA.–2024KO UDAN IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIRAKO AURKEZTUTAKO FAKTUREN LABURPENA

ESKATZAILEAREN DATUAK

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

NANa

EGINDAKO IKASTAROAREN DATUAK

ERAKUNDEA

IKASTAROAREN IZENBURUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

Ikastaroaren matrikula

Ostatua (hala badagokio)

Lekualdatzea/garraioa (hala badagokio)

GUZTIRA

ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

5. ERANSKINA.–IKASTETXEKO ZUZENDARIAREN ZIURTAGIRIA

………..……………………………………………….........................................………… jaunak/andreak, .................................................................................................................................. ikastetxeko zuzendariak,

Ziurtatzen dut:

………............................................…………………………………………………………… jauna/andrea, ......................................................... NAN zenbakia duena

irakasle gisa aritu dela programa hauetan:

IIP FIP AIP

British programa

atal elebidunetan Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunean, hizkuntza honetan:
...................................................................................., ikastetxe honetan eta ikasturte honetan/hauetan:

.........................................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................................

Eta gainera:

eTwinning nahiz Erasmus+ programa hauetan parte hartu du ikastetxe honetan eta ikasturte hauetan:

.........................................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................................

.......................................................................................................................................................................

Eta hala jasota gera dadin, ziurtagiri hau sinatzen dut.

Sinadura eta ikastetxeko zigilua:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

6. ERANSKINA.–ZINPEKO DEKLARAZIOA

2024KO UDAN IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Nik, ……………………….....................................................………………………………….…………-k,

……………………………………… NAN zenbakia duenak, adierazten dut:

(X bat jarri dagokion laukian)

Ez dudala parte hartu Hezkuntza Departamentuak deitutako udako prestakuntza ikastaroetan 2020-2021, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan.

Parte hartu dudala aurreko ikasturteetan, eta, beraz, plaza hutsen itxarote zerrendan geratzeko eskatzen dut.

Eskatu dudala edo asmoa dudala 2024ko udan murgiltze linguistikoko ikastaro trinko batean parte hartzeko, Hezkuntza Departamentuak deitutakoen artean, lehentasuna izanik IRAKASLEEK ATZERRIAN AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA EGITEKO LAGUNTZETAN parte hartzea.

Eskatu dudala edo asmoa dudala 2024ko udan murgiltze linguistikoko ikastaro trinko batean parte hartzeko, Hezkuntza Departamentuak deitutakoen artean, lehentasuna izanik MURGILTZE LINGUISTIKOKO IKASTARO TRINKOAN (B2, C1, CLIL) parte hartzea.

Sinatua

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUA

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Iragarkiaren kodea: F2406900