107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

305E/2024 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulanguntza-deialdi hau ebazten baita: "Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak".

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 834E/2023 Ebazpenaren bidez, "Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak" izeneko deialdia onetsi zen.

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 218E/2024 Ebazpenaren bidez, "Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak" izeneko dirulaguntza deialdian aurreikusitako gastu diruz lagungarria handitu eta dagokion gastua onetsi zen.

Eskaerak aurkezteko epean, zeina 2024ko otsailaren 8an bukatu baitzen, Nafarroako herritarren erakundeek sustatutako 28 proiektu aurkeztu ziren.

Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin 2024ko apirilaren 16an.

I. eranskinean informazio zehatza dago baloratutako proiektuei buruz.

Horrenbestez, ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, zeina espedientean baitago, eta erabiliz Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak.

EBAZTEN DUT:

1. Ez onartzea honako eskaera hauek, ez dutelako betetzen deialdiaren oinarriren bat (ondoan adierazten da zein):

HERRITARREN
ERAKUNDEA

IFKa

PROIEKTUA

EZ-BETETZEA

IRUÑEKO KLUB KORONARIOA

G31379126

HERRITARRENTZAKO JARDUERA OSASUNTSUAK ETA KIROL JAR­DUERAK SUSTATZEKO JARRAIPEN PRO­GRAMA

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira jarduera ludiko eta kulturalak, edo jaietakoak edo gizarte-dinamizaziokoak barne hartzen dituzten proiektuak, parte-hartze prozesu baterako beharrezkoak ez direnean, hau da, beren helburua jarduera bera aurrera eramatea denean, besterik ez, parte-hartze prozesu batean lagundu gabe. Proiektua kirol jarduera ludikoek eta jarduera kulturalek osatzen dute.

FRIDA ELKARTEA

G31880883

Ariketa fisikoa taldean

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira jarduera ludiko eta kulturalak, edo jaietakoak edo gizarte-dinamizaziokoak barne hartzen dituzten proiektuak, parte-hartze prozesu baterako beharrezkoak ez direnean, hau da, beren helburua jarduera bera aurrera eramatea denean, besterik ez, parte-hartze prozesu batean lagundu gabe. Proiektua kirol jarduera ludikoek soilik osatzen dute.

NAFARROAKO NUEVO FUTURO ELKARTEA

G31058274

Herritartasunezko haurtzaroak: haur eta gazteek beren testuinguruetan parte har dezaten sustatzeko ekarpenak, "Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia, gara ditzaten herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak" deialdirako

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak eta, halaber, parte-hartze prozesu batean laguntzeko estrategia baten parte ez diren prestakuntza jarduerak. Proiektuaren asmoa da gida bat editatzea eta, materialaren zabalkunderako, 2 web-mintegi antolatzea eta informazio lantegi bat egitea, eta ez da planteatzen hura prestatzeko parte-hartze prozesurik.

ASE­NNA, NAFARROAKO ENDOMETRIOSI ELKARTEA

G71472047

"EGIN DEZAGUN IKUSGAI IKUSTEN EZ DENA" DOKUMENTALA + GIDA DIDAKTIKOA

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak. Proiektuaren asmoa dokumental bat egitea da, eta ez da planteatzen parte-hartze prozesurik.

IRACHE, NAFARROAKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA

G31097140

Faktura energetikoak hobetzea, herritarren errealitatean oinarrituta

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak, hala nola erakusketak, informazio orriak, buletinak, jardunaldiak eta informazio kanpainak. Jarduera horiek diruz lagunduko dira parte-hartze prozesu batean sartzen direnean, baina ez, ordea, eskaeraren xedea denean zerbitzu eta proiektuei buruzko informazioa ematea, herritarren arteko debaterako eta haien ekarpenen gaineko lanerako pizgarri izan gabe. Jarduera hauek proposatu dira: zenbait herritan energia kontsumoarekin loturik planteatzen diren arazoak biltzea eta aholku ematea izan ditzaketen konponbideei buruz; eta ez da planteatzen parte-hartze prozesurik.

ALCER NAFARROA-GILTZURRUNEKO GAIXOTASUNEN AURKAKO NAFARROAKO ELKARTEA

G31098189

BATU ZAITEZ BIZITZARA

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak, hala nola erakusketak, informazio orriak, buletinak, jardunaldiak eta informazio kanpainak. Jarduera horiek diruz lagunduko dira parte-hartze prozesu batean sartzen direnean, baina ez, ordea, eskaeraren xedea denean zerbitzu eta proiektuei buruzko informazioa ematea, herritarren arteko debaterako eta haien ekarpenen gaineko lanerako pizgarri izan gabe.

Proposatutako jarduerak sentsibilizazio kanpainak dira, oroitzapenezko zenbait egunen berri eman eta zabalkunde ekintzak eginez gauzatuko direnak.

OBANOS BIZI ELKARTEA

G71472476

Aholkularitza, Obanosko energia komunitatean genero ikuspegia txertatzeko eta parte-hartzea indartzeko

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesu batean laguntzeko estrategia baten parte ez diren prestakuntza jarduerak. Proiektuaren xedea aholkularitza da; horretarako lantegiak eta prestakuntza jarduerak egin asmo dira, eta ez parte-hartze prozesurik.

FENIX ELKARTEA

G71433262

Engaia zaitez

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak eta, halaber, parte-hartze prozesu batean laguntzeko estrategia baten parte ez diren prestakuntza jarduerak. Proiektu guztia hainbat gairi buruzko lantegiak egitean datza, eta ez du barne hartzen herritarren parte-hartzearen osagaia.

PLENA INCLUSIÓN NAFARROA.

G31699077

Nafarroako autoordezkarien plataforma

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak eta, halaber, parte-hartze prozesu batean laguntzeko estrategia baten parte ez diren prestakuntza jarduerak.

Proiektua datza hautatutako bost pertsonari prestakuntza eta aholkularitza ematean, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen ordezkari bihur daitezen; ez da herritarren parte-hartze prozesu baten proposamena.

HIRU-HEALTH INDEPENDENT RESEARCH UNITED

G71382808

Puntu gorriak, hilekoaren gaineko heziketaren alde

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak, hala nola erakusketak, informazio orriak, buletinak, jardunaldiak eta informazio kanpainak. Jarduera horiek diruz lagunduko dira parte-hartze prozesu batean sartzen direnean, baina ez, ordea, eskaeraren xedea denean zerbitzu eta proiektuei buruzko informazioa ematea, herritarren arteko debaterako eta haien ekarpenen gaineko lanerako pizgarri izan gabe. Proposatutako jarduerak sentsibilizazio kanpainak dira, "puntu gorrien" bidez eginen direnak, eta ez dute herritarren parte-hartze prozesuaren osagaia.

AMUDISNA, DESGAITASUNA DUTEN EMAKUMEEN NAFARROAKO ELKARTEA

G71390611

GAI GARA

Proposatzen diren ekintzak ez datoz bat deialdiaren 4. oinarriarekin. Izan ere, 4.3 puntuan aipatzen den moduan, deialdi honetatik kanpo geratzen dira parte-hartze prozesuekin loturarik ez duten zabalkunde, komunikazio eta informazio kanpainak eta, halaber, parte-hartze prozesu batean laguntzeko estrategia baten parte ez diren prestakuntza jarduerak. Proiektua datza lantegiak, kafe tertuliak eta sentsibilizazio kanpainak egitean, eta ez du herritarren parte-hartze prozesuaren osagaia.

2. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriaren 2. atalean ezarritakoaren arabera:

HERRITARREN ERAKUNDEA

IFKa

PROIEKTUA

MUNDUKO MEDIKUAK

G79408852

Ebaluazioko parte-hartze prozesua

NAFARROAKO GIZAKIA HELBURU FUNDAZIOA

G31276504

Herritarren parte-hartzerako JAIKI proiektua

RUMIÑAHUI ELKARTEA

G81782625

HARTU PARTE

ANFAS

G31058258

ANFASen plangintzan

NAFARROAKO ZIRKULU IBEROAMERIKARRA

G71485395

NAFARROAREN ETORKIZUNA: HERRITARREN ERABATEKO PARTE-HARTZE INKLUSIBO ETA ANITZERANTZ

3. Dirulaguntza hauek ematea, 8. oinarrian zehaztu den moduan ("Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura"), balorazio handiena izan duen proiektutik hasita:

ESPEDIENTEA

HERRITARREN ERAKUNDEA

IFKa

LORTUTAKO
PUNTUAZIOA

PROIEKTUAREN
ZENBATEKOA

EMANDAKO
DIRULAGUNTZA

0011-3693-2024-000015

CEDERNA-GARALUR ELKARTEA

G31372063

88,83

14.399,00 euro

10.000,00 euro

0011-3693-2024-000009

SUSTRAIAK GURASO ELKARTEA

G31458995

86,5

14.230,78 euro

10.000,00 euro

0011-3693-2024-000031

ROMERALES GURASO ELKARTEA

G31677347

86

5.000,00 euro

3.750,00 euro

0011-3693-2024-000013

ALAITZ GURASO ELKARTEA

G71114458

84,33

12.017,00 euro

9.012,75 euro

0011-3693-2024-000019

NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

G31001993

77,67

10.000,00 euro

7.000,00 euro

0011-3693-2024-000008

MEDICUS MUNDI NAFARROA ARAGOI MADRIL (MM NAM)

G31361405

76,17

12.500,00 euro

8.750,00 euro

0011-3693-2024-000011

CEISNA - NAFARROAKO GIZARTE EKIMENEKO ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN ELKARTEA

G71391700

75,67

12.500,00 euro

8.750,00 euro

0011-3693-2024-000028

AMILIPS - BERDINTASUN PSIKOSOZIALA LORTZEKO EMAKUME INTEGRATZAILEEN ELKARTEA

G71231518

75,67

2.223,99 euro

1.556,79 euro

0011-3693-2024-000012

AECC NAFARROA

G28197564

74,17

12.372,00 euro

8.660,40 euro

0011-3693-2024-000017

NAFARROAKO GURUTZE GORRIA*

Q2866001G

74

8.566,44 euro

2.520,06 euro

GUZTIRA

70.000 euro

*Nafarroako Gurutze Gorriaren kasuan, ezin dira 2.520,06 euro baino gehiago eman, bat etorriz 8. oinarrian kreditu erabilgarriari buruz ezarritakoarekin.

II. eranskinean informazio zehatza dago diruz lagundutako proiektu bakoitzari buruz.

Emandako diru kopuruak, guztira 70.000 euroko gastua, partida honen kargura ordainduko dira: 2024ko gastuen aurrekontuko 010005 01700 4819 924900 partida, "Elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak herritarren parte-hartzea sustatzeko proiektuetarako" izenekoa.

4. Honako eskaera hauek ukatzea, aurrekontu-krediturik ez baitago:

ESPEDIENTEA

ERAKUNDEA

IFKa

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

0011-3693-2024-000004

AMIMET, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ELKARTEA

G31135106

71,33

0011-3693-2024-000010

EL BUEN VIVIR, ZORIONTASUNA SUSTATZEAREN ALDE

G87419016

70

5. Ebazpen hau jakinaraztea deialdian proiektuak aurkeztu dituzten herritarren erakunde guztiei eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Ogasunak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 18an.–Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

I. eranskina.–Baloratutako proiektuen informazioa (PDFa).

II. eranskina.–Diruz lagundutako proiektuei buruzko informazioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2406529