107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

144/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko dirulaguntza deialdira, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduaren bidez onetsitakora, bideratutako kreditua. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan. DDBN identifikazioa: 630751.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdia onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

Foru agindu hori aldatu dute Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 22ko 94/2024 Foru Aginduak.

Ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduaren 2. apartatuak urte anitzeko guztizko gastu bat baimendu zuen, 6.110.285 eurokoa, 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako gaitutako 920005 93100 7809 231B00 (SEM Familia eta partikularrentzako dirulaguntzak, laguntza-produktuak eskuratzeko) partidaren kargura. Apartatu horretan, ezarri zen aipatutako zenbateko hori handitzen ahal zela, Suspertze, Eraldatzen eta Erresilientzia Plan Nazionala finantzatzeko funtsetatik datozen kredituen soberakinarekin, eta horretarako gaitzen diren beste kreditu batzuekin.

Horrela, bada, Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioak autonomia-erkidegoen arteko lurralde-banaketa baimendu du eta, hasierako banaketaz gain, funtsen beste banaketa bat onetsi du, 63.848.950,32 eurokoa.

Ekarpen hori modu linealean banatu da autonomia-erkidegoen artean, jarraikiz autonomia-erkidegoekin 2021, 2022 eta 2023ko ekitaldietarako adostu ziren aldagai eta haztapenei, eta Nafarroako Foru Komunitateari 960.523,61 euroko zenbatekoa dagokio.

Hortaz, kreditua sortu denez, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 164E/2024 Ebazpenaren bidez baimena eman zen 960.523,61 euroko aurrekontu-aldaketa egiteko, 2024ko ekitaldirako, 920005-93100-7809-231B00 partidan, "SEM Familia eta partikularrentzako dirulaguntzak, laguntza-produktuak eskuratzeko" izenekoan, 920000-93000-7000-000000 (SEM Estatuko Administrazioaren kapital transferentziak) partidaren kargura.

Hortaz, 7.070.808,61 euroko kreditua baimendu da, gehienez, deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

Ikusita Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalaren txostena, laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko dirulaguntza deialdiaren aurrekontu-kreditua aldatzeari buruzkoa (produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei), eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantzien arabera, honako hau,

AGINTZEN DUT:

1. 960.523,61 euro handitzea 2024ko gastu-aurrekontuaren 920005 93100 7809 231B00 aurrekontuko partidan, "SEM Familia eta partikularrentzako dirulaguntzak, laguntza-produktuak eskuratzeko" izenekoan (0350000756), baimendutako kreditua, zeina erabiliko baita laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko dirulaguntza deialdian, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduaren bidez onetsitakoan. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

2 Foru agindu honek ez du luzatzen eskabideak aurkezteko epea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

5. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2406741