107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1795/2024 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, zerbitzu orokorretako arduradunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 7an emandako 2937/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako zerbitzu orokorretako arduradunen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1844/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak proposamena egin zuen puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko apirilaren 11n.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan Carlos Goñi San Martín jauna eta María Ángeles Aparicio Pérez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako arduradunen lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 30ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean edo Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, bakoitzari dagokionaren arabera.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK
ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

GOÑI SAN MARTÍN, JUAN CARLOS

Irekia

0010331

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

EL VERGEL ZAHAR ETXEA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

APARICIO PÉREZ, MARÍA ÁNGELES

Irekia

0007726

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

X

Iragarkiaren kodea: F2407606