107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1746/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2640E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen fisioterapeuta lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 12ko 1626E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 12an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko martxoaren 4an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 1088/2024 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Izendapena egin ondoren, Patricia Azcona Urrea andreak, txanda irekiko izangaia bera, lortutako lanpostuari uko egiteko idazkia aurkeztu du, eta Raquel Arriazu Alcázar andrea ezin da izendatu, ez baitu aurkeztu deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa. Hori oinarri harturik, 2024ko apirilaren 18an, deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, Aurkene Gorria Redondo andrea eta Mónica Ayerra Busto andrea sartuta.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurkene Gorria Redondo andrea eta Mónica Ayerra Busto andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko ekainaren 4an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritza), Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.A

LANTOKIA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZA

Irekia

GORRIA REDONDO, AURKENE

7231

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOITZA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

Irekia

AYERRA BUSTO, MÓNICA

60332

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2407339