107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emandako apirilaren 29ko 3E/2024 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatu ziren.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emandako apirilaren 29ko 3E/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatu ziren.

Akats bat ikusirik foru aginduaren 1. apartatuan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluarekin bat (ezartzen baitu ezen administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak), bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Atzemandako akatsa zuzentzea Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak eman apirilaren 29ko 3E/2024 Foru Aginduan, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatzen dituen horretan. Hortaz:

1. apartatuan,

Honako hau dioen tokian:

"–LGTBI+ kolektiboa osatzen duten elkarteen ordezkari gisa, Iván Garde Fernández, titularra, eta Juan M.ª Mendiondo Eraso, ordezkoa".

Honako hau behar du:

"–LGTBI+ kolektiboa osatzen duten elkarteen ordezkari gisa, Iván Garde Fernández, titularra, eta Juana M.ª Mendiondo Eraso, ordezkoa".

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2407575