107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1745/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez funtzionarioak izendatzen baitira, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean fisioterapeuta lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 238E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 370E/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2024k urtarrilaren 16an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 873/2024 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Izendatu ondoren, Alicia Fernández García andreari, Idoia Alzueta Galarza andreari eta Olga Quiñones Medrano andreari borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu zirenetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako, eta, horretan oinarrituta, 2024ko apirilaren 18an, deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta bertan sartu ziren puntuazio hurrenkeraren arabera haien ondoren ageri ziren hiru izangaiak.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da haien izendapena edo kontratazioa egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko:

FLORIDO FLORIDO, ROCÍO

GARCÍA FERNÁNDEZ, NATALIA

MARTÍN MARRACO, IRENE

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko ekainaren 4an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.A

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANTOKIA

HERRIA

FLORIDO FLORIDO, ROCÍO

69608

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

GARCÍA FERNÁNDEZ, NATALIA

69793

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

MARTÍN MARRACO, IRENE

71171

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

TAFALLA

Iragarkiaren kodea: F2407338