107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1611/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Remedios Lostalé Martínez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, hezkuntza laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2979/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 933/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 16an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1380/2024 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatu eta kontratazioa bidezkoa zela erabaki zen, eta epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, María Remedios Lostalé Martinez andreari, ezinbesteko kausa bat alegatzeagatik.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Remedios Lostalé Martínez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, hezkuntza laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta 39523 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, zeina Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikita baitago. Lanpostu huts horrek betebehar hau du ezarria: sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik edo gizakien salerosketagatik kondenatua ez izatea epai irmo baten bidez.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2407287