107. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2024 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8koa, kargutik kentzen duena Paula Kasares Corrales andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko maiatzaren 8an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Paula Kasares Corrales andrea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria. Karguan aritzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 14a da.

2. Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Nominen eta Segurantzaren Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietarako Atalera.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2407427