106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko dirulaguntzaren deialdia. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 755353.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/554578755353).

–Dirulaguntzaren gaiak. Diruz lagunduko dira 2023ko azaroaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitarteko ikastaroen matrikulak honako bi kasu hauetan:

a) Edozein gairi buruz euskaraz egindakoak, aisialdiko monitore edo zuzendari izateko euskarazko ikastaroak barne.

b) Euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak. Ez dira diruz lagunduko ez egoitza, ez eta kilometrajea ere.

Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak. 2024ko abenduaren 31rako bukatuta ez dauden ikastaroen kasuan, gutxienez %80ko asistentzia eskatuko zaie parte-hartzaileei data horretarako.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzaren Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 755353) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako diru kopurua, guztira: 2.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

Lakuntzan, 2024ko apirilaren 17an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2407735