106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

"Nafarroako Erdialdean (Tafallan) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa" proiektua. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko maiatzaren 9an egindako ohiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko azaroaren 23an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako proiektu hau: "Nafarroako Erdialdean (Tafallan) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa", ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, eta jendaurrean jarri zituen.

Epea iragan eta ez denez alegaziorik jarri, zilegi da proiektua behin betiko onestea. Hortaz, honako hau erabakitzen da:

Lehena.–Behin betiko onestea "Nafarroako Erdialdean (Tafallan) bio-hondakinen konposta egiteko instalazioa" deritzon proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, eta, horretarako, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak (administrazio onuraduna) aurkeztutako dokumentazioa bidaltzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Mairagako Mankomunitatearen eta Tafallako Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.

Laugarrena.–Erabaki hau Tafallako Udalari, Nafarroako Gobernuari eta ukitutako titularrari jakinaraztea, eta azaltzea honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Mairagako Mankomunitateari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Mairagako Mankomunitateari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izanen diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean".

Tafallan, 2024ko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2407673