106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Zarrakazteluko Arrosarioko Ama Birjina Zahar Etxea erakunde autonomoaren eratzea eta haren estatutuak jendaurrean jartzea.

Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko apirilaren 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen "Zarrakazteluko Arrosarioko Ama Birjina Zahar Etxea" izeneko Toki Erakunde Autonomoa eratzea, eta hasiera batez onetsi ziren hura arautuko duten estatutuak. Erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Epe horretan, bizilagunek eta legezko interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute udal idazkaritzan, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Zarrakaztelun, 2024ko maiatzaren 6an.–Mankomunitateko burua, María Burgos Catalan.

Iragarkiaren kodea: L2407323