106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Udalaren Hirigintza-Planaren aldaketa C, J, NR1 eta NR2 unitateetan. Jendaurrean jartzea

Villatuertako Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Villatuertako Udalaren Hirigintza-Plana eta Ingurumen-eraginaren Azterketa, eta 2024ko apirilaren 25ean egindako bilkura berezian, hasieran onetsitako agiria aldatzea erabaki zuen.

Administrazio-espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, onetsitako aldaketak (C, J, NR1 eta NR2 unitateei soilik eragiten die) ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2407340