106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirigintza kudeaketako hitzarmena 4. poligonoko 24., 33., 34. eta 35. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 3an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintza Plangintzako eta Kudeaketako hitzarmen bat, 4. poligonoko 24., 33., 34. eta 35. lurzatietan (Ximénez de Rada kalea 32 zenbakia, Donantes kalea 33, 35 eta 37 zenbakiak). Hitzarmen hori Tuterako Udalaren eta Antigua Molino SLren artean sinatu behar da.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Proposatutako hitzarmena eskura dago egoitza elektronikoko iragarki-taulan, "Argitalpen ofizialak" atalean, "Iragarki eta ediktuen taula elektronikoa" aukeran.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2407324