2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 405., 406., 500. eta 501. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzak 2024ko maiatzaren 14an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Tebasko Kontzejuarekin, 1. poligonoko 405., 406., 500. eta 501. lurzatietan Alto de las Eras izeneko parkea sortzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebasen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2407738