106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal Planeko U3 sektorearen birpartzelazio proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 4an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Planeko U3 sektorearen birpartzelazio proiektuaren behin betiko likidazio kontuaren espedientea, eta jendaurrean jarri zen. Espedientea aurkeztu zuen Azkoiengo U3 sektorearen konpentsazio-batzordeak.

Alkatearen 2024ko maiatzaren 8ko 0443/2024 Ebazpenaren bidez, jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ezesteko erabakia hartu zen, eta behin betiko onetsi zen Udal Planeko U3 sektorearen birpartzelazio proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespenean adierazi ziren baldintza beretan onetsi zen, eta zenbatekoa 2.692.658,77 eurokoa da, BEZa kanpo (3.234.571,96 euro BEZarekin).

Aurreko guztia aditzera ematen da, aurretik aipatutako arauetan adierazitako ondorioetarako.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2407662