106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garaje mankomunatu osoa

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2024-1144.

Titularra: Valentin Domeño SL.

Jarduera: 56 etxebizitzako eraikina, trastelekuak eta garaje mankomunatu osoa eraikitzea.

Tokia: Lezkairu-U.I.XVI-L 36, Iruña.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2407592