106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2024. urtean haur eta gazteei zuzendutako urteko programak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 759161.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/759161).

Deialdi honen xedea da Iruñeko irabazi-asmorik gabeko entitateak diruz laguntzea 2024. urtean zehar haur eta gazteendako (0-30 urte) jardueren urteko programak egin ditzaten, parte-hartzaileen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko xedez, Iruñeko udalerrian.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2407349