106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 826. lurzatian (PCU-7). Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Murietako udal planeko 1. poligonoko 826. lurzatian (PCU-7). Planaren sustatzailea Antonio Sanz de Acedo Lizarraga da, Apartamentos Sanz de Acedo SL ordezkatuz, eta Beatriz Muneta Lizasoain arkitektoak idatzi du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murietan, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2407753