106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Hiri Jarduketarako Plan Berezia ASC 9-10 jarduketa asistematikoaren eremuan. Jendaurrean jartzea

Los Arcosko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri Jarduketarako Plan Berezi bat, Los Arcosko (Nafarroa) ASC 9-10 jarduketa asistematikoaren eremuan, bat etorriz 127981C espedientearekin. Plan hori Cruz eta Miguel Urabayen Alberdik sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat emanen da argitara Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Los Arcosen, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2407342