106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 49. lurzatian. Hasierako onespena

Alkateak 2024ko maiatzaren 7an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Legardako Udalak sustatutako xehetasun-azterketa. Helburua da Santa Ageda kalearen zabalera librea handitzea, kalearen punturik estuenean. Horretarako, lurzati pribatuaren azalera konpentsatuko da, bide bihurtuko dena lerrokadura berria ekialderantz luzatuz, lerrokadura hori berriro ere 2. poligonoko 49. lurzatiaren mugarekin dagoen punturaino.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Legardan, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2407657