106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa, Urbasa kaleko 4 zenbakian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 13ko 132/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Urbasa kaleko 4 zenbakian igogailua paratzeko, eraikinen jabeen elkarteak sustaturik.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Irurtzunen, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2407802