106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Aldaketa, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ezkurrako Udalak, 2023ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batez onestea aldaketa bat Ezkurrako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 26. eta 31. artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik argitaratuta 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari.

Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

"26. artikulua.

Ezkurrako Udalak larre guztien hamarrena beretzat gordeko du, onuradun berriak agertuz gero urteko esleipenak egin ahal izateko."

"31. artikulua.

Herritarren arteko banaketan ematen ez diren larreak enkante publikoaren bidez esleituko dira, zortzi urterako, jarraikiz indarrean dagoen araudiari eta ordenantza honetatik aplikatzekoa denari."

Ezkurran, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2407255