106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2024ko apirilaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ezkarozeko 3. poligonoko 111. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Sustatzailea Araceli Eseverri Barber da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ezkarozen, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2407616