106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Zuriaingo 916. eta 917. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat, Zuriaingo 7. poligonoko 916. eta 917. lurzatien xehetasun-azterketan, Juan Ángel de Andrés Viergek, eta María Jesús Mancho Ilundainek eta Susana García Hernándezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2407409