106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

36E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, aldatzen duena Kultura eta Kiroleko kontseilariaren ekainaren 20ko 73E/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako kirol federazioei 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31 bitarteko aldirako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 704337.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak ekainaren 20an emandako 73E/2023 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako kirol federazioei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko aldirako.

Foru agindu horretan, besteak beste, aurrekontu-kreditu hauek baimendu ziren, deialdiko konpromisoei aurre egiteko:

42.000 euro 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako kirol selekzioen jantziak" izeneko A50002-A5100-4819-336111 partidaren kargura.

21.500 euro 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol federazioen ekipamendua" izeneko A50002-A5120-7819 -336100 partidaren kargura.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 41E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako kirol federazioei 2.938.500,00 euroko dirulaguntzak eman zaizkie Federazioen, Selekzioen Jantzien eta Ekipamenduaren ataletarako, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko aldirako. Ebazpen horretan 42.000 euroko dirulaguntza bat aurreikusten da 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A50003-A5200-4819-336104 partidaren kontura ("Nafarroako kirol selekzioen jantziak"), eta 21.500 euroko beste bat 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A50003-A5200-7819-336100 partidaren kontura ("Kirol federazioen ekipamendua"). Bi kasuetan, kodetze horiek Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren egitura berriari dagozkio, eta aurretik 73E/2023 Foru Aginduaren bidez onetsitakoak ordezten dituzte.

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legean 50.000 euro jaso dira "Nafarroako kirol selekzioen jantziak" izeneko A50003-A5200-4819-336104 partida ekonomikorako, eta 30.000 euro "Kirol federazioen ekipamendua" izeneko A50003-A5200-7819-336100 partida ekonomikorako. Beraz, aurrekontuei buruzko foru lege honetan onetsitako zenbatekoak 73E/2023 Foru Aginduaren bidez lehendik baimendutakoak baino handiagoak dira; horietatik 8.000 euro A50003-A5200-4819-336104 partida ekonomikoari dagozkio, eta 8.500 euro A50003-A5200-7819-336100 partida ekonomikoari. 2/2024 Foru Lege horretan jasotako zenbateko guztiak baimendu ahal izateko, beharrezkoa da Kultura eta Kiroleko kontseilariaren ekainaren 20ko 73E/2023 Foru Aginduaren aldaketa bat onestea, haren agintze zatiaren 3. atalean Aurrekontuei buruzko Legean onetsitako zenbatekoak baimentzeko.

Aldaketa horrek ez dakar berekin federazio eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatzea, ez eta eskaerak aurkezteko beste epe bat ireki beharra ere. Goian aipatutako 41E/2024 Ebazpenean, federazio eskatzaileei emandako zenbatekoak jasotzen dira, eta, kasu guztietan, federazio eskatzaileei zegozkien zenbatekoak proportzionalki banatu behar izan dira, aurrekontu-zuzkidura nahikorik ez zegoelako. Kasu honetan, 73E/2023 Foru Aginduaren aldaketa hau onetsi ondoren, 41E/2024 Ebazpena osatzeko beste ebazpen bat eginen da, non aldaketa honen ondorioz baimentzen diren zenbatekoak emanen baitira, 41E/2024 Ebazpenean egindako hainbanaketaren ehunekoak murriztuta.

Ikusirik espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dutela, hurrenez hurren, laguntzak ematea egokia eta onura publikokoa dela, eta proposatutako aldaketa hau legezkoa.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Onestea aldaketa bat egitea Kultura eta Kiroleko kontseilariaren ekainaren 20ko 73E/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako kirol federazioei 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31 bitarteko aldirako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Aldaketaren bidez foru agindu hartan baimendutako gastua handituko da, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurrekontu-partida hauen kargura: 8.000,00 euro, "Nafarroako kirol selekzioen jantziak" izeneko A50003-A5200-4819-336104 partida ekonomikoaren kontura, eta 8.500,00 euro, "Kirol federazioen ekipamendua" izeneko A50003-A5200-7819-336100 partida ekonomikoaren kontura.

2.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari. Aditzera ematen da ezen foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2406546