106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zubiriko 27. poligonoko 418.etik 425.era bitarteko lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2024ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri Jarduketako Plan Berezi bat, (Zubiriko 27. poligonoko 418.etik 425.era bitarteko lurzatiei dagokiena) lurzoru publikoa desafektatzeko eta erabilera pribatuko berdegune gisa eskuratzeko. Plan hori José Miguel Rodríguez Ezpeleta jaunak sustatu zuen, Zubiriko 418.etik 424.era bitarteko lurzatien jabeen ordezkari gisa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2407278