106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Kudeaketa-esleipena, bizikleta ibilbide bat egiteko Sakanan, Etxarri Aranatz eta Lizarraga artean (Ergoiena). Sustatzailea Sakanako Mankomunitatea da. Onespena

Ergoiengo Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, bertaratutakoen ahobatezkotasunez (6 zinegotzi), honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena: Lizarragako Kontzejuak eskatutako kudeaketa-esleipena onestea. Horren bidez, izapidetu eta gauzatu nahi da Sakanan bizikleta ibilbide bat egiteko espedientea. Sustatzailea Sakanako Mankomunitatea da, eta ibilbide-zatia Etxarri Aranatz eta Lizarraga artean egonen da.

Bigarrena: Sakanako Mankomunitateak, 2024ko otsailaren 8ko ohiko bilkuran, bere gain hartu ditu, hasiera batez, obren proiekturako inbertsioaren zenbatekoak, Sakanako mugikortasun jasangarriko ibilbide zikloturistikoa egokitzeko. Hala ere, Lizarragako Kontzejuak bere gain hartuko du Ergoiengo Udalari ibilbide horren trazaduragatik sortzen zaion edozein gastu, dela mantentzeko lanengatik, dela erantzukizunagatik edo beste edozein arrazoirengatik.

Hirugarrena: Ergoiengo Udalari eskatzen zaion kopururen bat egonez gero, Lizarragako Kontzejuari dagokio lehenbailehen itzultzea.

Laugarrena: erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako ondorioetarako.

Bosgarrena: Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sina ditzan erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Seigarrena: erabaki hau Lizarragako Kontzejuari igortzea, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ergoienean, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2407755