106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIAKO KONTZEJUA

Udal ordenantza, arautzen duena nola erabili Eliako Kontzejuko herri-lurrak erlauntzak ezartzeko. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eliako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko apirilaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen duena nola erabili Eliako Kontzejuko herri-lurrak erlauntzak ezartzeko.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Elian (Eguesibar), 2024ko apirilaren 18an.–Kontzejuko burua, M.ª José Larrea Requejo.

Iragarkiaren kodea: L2407532