106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hirigintzako araudi orokorraren aldaketa, 170. artikuluari dagokiona, isiltasun positiboaren bidez. Jendaurrean jartzea

Udal Erregistroan behar ziren agiri guztiak aurkeztu ziren Burlatako Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuak aldatzeko (hirigintzako araudi orokorraren 170. artikulua), eta bi hilabete igaro dira ordutik, epe hori ezartzen baita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1. eta 77. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hortaz, aldaketa hasiera batez onetsi da, isiltasun positiboaren bidez, eta iragarki honen bidez bete dira sustatzaileak argitaratzeko eta jakinarazteko dituen betebeharrak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Sustatzailea, Javier Madrano Senosiain.

Iragarkiaren kodea: L2407572